Kalitate bermatu eta ziurtatua.
Enpresa, fabrikatzaile eta hornitzaile gisa dugun konpromisoa nazioarteko ziurtagiri zorrotzek bermatzen dute.

Burdinolaren produktu guztiak Europan ezarri beharreko araudiaren arabera ziurtatuta daude: UNE-EN 13150:2001, UNE-EN 16122:2013, UNE-EN 16121:2014, UNE-EN 14175-1:2004, UNE-EN 14175-2:2003, UNE-EN 14175-3:2004, UNE-EN 14175-4:2005, UNE-EN 14175-5:2009, UNE-EN 14175-6:2007 y UNE-EN 14175-7:2012.

  • ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria + IQNet Ziurtagiria

    Jaitsi ziurtagiria
  • ISO 14001 Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria + IQNet Ziurtagiria

    Jaitsi ziurtagiria
  • Laneko Segurtasun eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren ISO 45001 ziurtagiria + IQNet ziurtagiria

    Jaitsi ziurtagiria

Politika Integrala deskargatu (PDFa)

Ekodiseinua eta jasangarritasuna
Produktuak diseinatzeko eta garatzek orduan, Burdinolan lehenengoetarikoak izan gara jasangarritasunari lotutako irizpideak ezartzen.

  • Aenor Ecodiseño-ren logotipoa

    ISO 14006 Ekodiseinua Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria + IQNet

    Gure asmoa etengabe hobetzen ibiltzea da eta, bide horretan, Burdinolak beste pauso bat eman du: UNE-EN ISO 14006:2011 arauari jarraiki ekodiseinua kudeatzeko sistema ezarri du.

    Ekodiseinuari buruzko ziurtagiriaren bitartez, gure produktu eta zerbitzuen ingurumen arloko alderdiak etengabe identifikatzeko, kontrolatzeko eta hobetzeko kudeaketa-sistema ezarri dugula erakusten dugu.

    Ekodiseinua produktuak zein zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko ingurumen arloko aldagaia integratzen duen metodologia da. Horrela, bizi-ziklo osoan sortzen dituzten ingurumen arloko inpaktuak murriztea lortzen dugu.

    Jaitsi ziurtagiria
  • “Cradle to Cradle”

    Gure erronka hori diseinu ekologikoaren eta jasangarritasunaren aldekoa da, etorkizunaren aldekoa. “Cradle to Cradle” delako ziurtagiriaren asmoak eta haren baldintzen betekizuna enpresaren hiru arlo funtzionaletan gauzatzen eta garatzen dira:

    • Produktuak: Material seguruak eta birziklagarriak edo biodegradagarriak hautatu, osagaien kimika optimizatu, birziklatzeko produktuak diseinatu eta materialak closed-loop moduan eduki produktuaren bizi-zikloetan.
    • Eragiketak: Cradle to Cradle ziurtagiria barne-prozesuei ezarri, prozesu kimiko seguruak erabili, energia berriztagarria ahal den beste erabili, karbono/ura aztarna optimizatu, lan-espazio osasungarri eta produktiboa sortu.
    • Antolaketa: Langileak diseinu ekologikoaren eta jasangarritasunaren pentsamolde eta irizpideetan hezi, ikuspegi eko-eraginkorra hartu eta sustatu, langile guztien trebetasunen eta ikuspegien balioa maximizatzeko top-down eta bottom-up egiturak sortu eta erabakiak hartzean eta burutzean “Cradle to Cradle” ziurtagiriaren printzipioak integratu.
  • PEFCren logotipoa

    PEFC basoko produktuen zaintza-katearekin bat etortzeari buruzko ziurtagiria

    PEFCk ziurtatutako eta basoan jatorria duten produktuei esker, kontsumitzaileek modu jasangarrian kudeatutako basoetako produktuak erosten ari direla jakin dezakete.

    Burdinolan, Baso Produktuen Zaintza Katearen kontrol sistema bat daukagu, zehaztutako baldintzekin bat.

    Jaitsi ziurtagiria
  • EDPren logotipoa

    EPD eguneratuak

    EPD deritzon ingurumen arloko adierazpen ziurtatua ISO 14025 (III. motako Ingurumen Adierazpenak) nazioarteko arauari jarraiki eginda dago. Burdinolan, harekin dauzkagu ziurtatuta gure horma-mahaiak eta ST gasen beira-arasak (bitrinak).

    Produktuari/zerbitzuari buruzko ingurumen arloko informazioa da, bizi-zikloaren analisian eta bestelako informazio garrantzitsuetan oinarritutakoa, arauak zehaztutakoa betetzeko asmoz. EDPren bitartez, produktuaren/zerbitzuaren ingurumen arloko portaera erakusten da, modu objektiboan aztertuta.

    Jaitsi ziurtagiria

Elkarteak
Kide garen beste foro batzuk

  • Europako Normalizazio Batzordearen logotipoa (CEN)

    1985ean, Burdinolak Estandarizazioko Europako Batzordean (CEN) Espainiaren ordezkaritza hartu zuen laborategien esparruan, oro har, eta gas-beira-arasetan, bereziki. AENORek Espainia ordezkatzeko izendatutako adituak gara, laborategietan segurtasunari buruzko Europako araudiak sortzeko.

  • Aenorren logotipoa

    Gaur egun, AENOR (Arauak Normalizatzeko eta Ziurtatzeko Espainiako Elkartea) ordezkatzen dugu (Laborategien hornitzaileen) Europako TC4 Batzorde Teknikoan.

  • Egnatonen logotipoa

    EGNATON laborategi jasangarrien Europako elkartearen kide sortzailea da Egnaton Burdinola.

  • SEFAren logotipoa

    SEFAren -The Scientific Equipment and Furniture Association- kideak garen aldetik, elkarlan estuan gabiltza laborategietako jabeekin, arkitektoekin, kontratistekin eta bestelakoekin, laborategietan ingurune segurua sortzeko helburua sustatu nahian.

  • NIA logotipoa

    2020az geroztik, Nanotechnology Industries Association (NIA) erakundearen kideak gara. Erakunde horrek berrikuntza nanoteknologikoak garatzen lagundu du. Horien bidez, kontsumitzaileen bizimodua hobetu, gure ingurumena babestu eta munduari aurrera egiten laguntzen diote. Nano Ganbera plazaratu denean, Burdinolak bat egin du NIArekin.

  • Habic-en logotipoa

    HABIC Ekipamenduaren, Altzarien eta Diseinuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterra da eta haren jarduneko kideak gara. Gaur egun, Mikel Martinez Burdinola enpresaren CEOk HabiC Klusterraren lehendakari-kargua dauka. Elkarte honetan, 5.500 langile baino gehiago daude eta guztira 1.200 milioi euroko fakturazioa duten Euskadiko 115 enpresa biltzen dira.

  • CIFLen logotipoa

    1960an sortu zen CIFL, eta Frantziako merkaturako ikerketa, analisi eta kontrol arloetan laborategiko produktu, zerbitzu eta tresnen hornitzaileen elkarte profesionala da. Laborategiko lanbidearen eta bertako kide guztien interesak defendatzea du helburu.

  • Innobasqueren logotipoa

    2007an, Innobasque sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoa Europaren barruan berrikuntzaren aitzindaria bilakarazteko xedez. Izan ere, “berrikuntzarik gabe ez dago aurrerapenik eta aurrerapenik gabe ez dago etorkizunik”. Burdinolan, Innobasque osatzen duten gainerako eragileekin batera, berrikuntzari dagokionez Euskadi lehenengo eskualdeen artean kokatzeko asmoz gure ekarpena eskaini dugu.

  • Basque Health Cluster-en logotipoa

    Basque Health Cluster biozientzien eta osasunaren sektoreko elkartea da. Testuinguru honetan, Basque Health Cluster elkartea sendotu egingo da bikaintasunaren kluster bihurtu arte, Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien eta osasunaren sektorea eta haren nazioarteko posizionamendua ordezkatu eta modu efiziente eta jasangarrian sustatzeko.