
Burdinolak komunitate zientifikoaren lana aitortzen eta sustatzen laguntzeko zeukan kezka 1993an gauzatu zen, Burdinola Ikerketa Sariaren lehenengo edizioa egin zenean. Ordutik, sari hori ikerkuntzako profesionalen artean erreferentzia bihurtu da, eta estatuko jarduera zientifikoaren izen handiak ageri dira sarituen zerrendan.
Urtero, Burdinola Sariaren edizio bat antolatzen da. 2025ean Burdinola Ikerketa Sariaren XXII. edizioa egingo da, komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta aitortzeko asmo sendoarekin, estatu espainiarrean zientziaren garapena bultzatu eta indartzearekin batera.
Burdinola Ikerketa Sariaren XXI. Edizioa (PDFa)
Ikerketaren alde
Burdinola Ikerketa Saria ikertzaileentzako erreferentzia da. Hala, estatuko jarduera zientifikoaren izen handiak ageri dira sarituen zerrendan.
XXI. Edizioa Estrategia terapeutiko berriak, printzipio aktiboak eta diana molekularrak medikuntzan
- Saritua: Manel Esteller Badosa
- Badalonako Josep Carreras leuzemia ikertzeko institutuko auditorioa.

XX. Edizioa Biomedikuntzan printzipio terapeutiko berriak garatzeko ikerketa
- Saritua: Ignacio Melero Bermejo doktorea
- CIMAko (Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa) ekitaldi-aretoa. Nafarroako Unibertsitatea.

XIX. Edizioa Helburu terapeutiko eta osagai aktibo berrien ikerketa
- Saritua: María Luz López Rodríguez doktorea
- Paraninfo de la Universidad Complutense de Madrid

XVIII. Edizioa Nanomedikuntza: Nanodiagnostikoa, Medikuntza Birsortzailea eta Terapia Pertsonalizatua.
- Saritua: Laura Lechuga Gomez doktorea
- UABeko Casa de Convalescencia - Areto Nagusia

XVII. Edizioa Nanoteknologia: Biomedikuntza pertsonalizatuan eta birsortzailean izandako aurrerapenak
- Saritua: Maria Jose Alonso Fernandez doktorea
- Compostelako Santiagoko Unibertsitatea

XVI. Edizioa Biomedikuntza: nanoteknologiaren aplikazioak diagnostikoan eta terapia klinikoan
- Saritua: Luis M. Liz-Marzan doktorea
- Vigoko Unibertsitatea

XV. Edizioa Mintzen teknologia: industria arloko aplikazioak
- Saritua: Inmaculada Ortiz Uribe doktorea
- Kantabriako Unibertsitatea

XIV. Edizioa Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikoa Errendimendu Handiko Material konposatuetan
- Saritua: Manuel Galan Vallejo doktorea

XIII. Edizioa Farmazia Bioteknologia
- Saritua: Jose Luis Pedraz Muñoz doktorea
- Euskal Herriko Unibertsitatea

XII. Edizioa Arkitektura zientifikoa
- Saritua: Jose Maria De Lapuerta doktorea

XI. edizioa Industria Ingeniaritza
- Saritua: Rafael Aviles Gonzalez jauna
- Euskal Herriko Unibertsitatea

X. edizioa Biomasa produktu kimikoen iturri gisa
- Sarituak: Juan Carlos Parajo Linares eta Antonio Aprigio Silva jaunak
- Vigoko Unibertsitatea eta Sao Pauloko Unibertsitatea, hurrenez hurren.

IX. Edizioa Genetika molekularra: mutagenesia nitroso konposatuen bidez
- Saritua: Jose Rueff jauna
- Lisboako Universidade Nova

VIII. Edizioa Ingeniaritza Kimikoa
- Saritua: Juan Ramon Gonzalez Velasco jauna
- Euskal Herriko Unibertsitatea

VII. Edizioa Ikerketa zientifikoan egindako lan bikainagatik
- Sarituak: Marcial Moreno Mañas jauna eta Salvador Alegret Sanroma jauna
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

VI. Edizioa Kimikako nanoteknologia berriak: proiekzio teknologikoa duten partikula fin eta ultrafinen ekoizpena
- Saridunak: Arturo Lopez Quintela eta Jose Rivas Rey jaunak
- Compostelako Santiagoko Unibertsitatea

V. edizioa Ingurumena, erregai berriak eta efluenteen tratamendua
- Saritua: Avelino Corma Canos jauna
- Valentziako Unibertsitate Politeknikoa. CSIC

IV. Edizioa Medikuntza klinikoa, Gastroenterologia eta Hepatologia
- Saritua: Joan Rodes Teixidor jauna
- Bartzelonako Hospital Clinic i Provincial

III. Edizioa Kimika Organiko Aplikatua
- Saritua: Jose Maria Marinas Rubio jauna
- Kordobako Unibertsitatea

II. Edizioa Birologia, Mikrobiologia eta Bakteriologia
- Saritua: Margarita Salas andrea
- Madrilgo Unibertsitate Autonomoa. CSIC

I. Edizioa Ingeniaritza Kimikoa
- Saritua: Jose Coca Prados jauna
- Oviedoko Unibertsitatea
