Erakundearen Gizarte Erantzukizuna

Burdinolako Teknikariak Burdinolako laborategi batean lanean

Burdinola Kooperatiba gure jarduerek gizartean duten eraginaz eta horrek dakarren erantzukizun sozial korporatiboaz jabetuta, gure estrategian interes-taldeen alderdi sozialak, ingurumenekoak, etikoak edo euren beharrak sartzen ditugu. Horrela, gure ingurunearen ongizateari laguntzen diogu.

Burdinola kooperatiba bat da. Beraz, bazkideok enpresaren kapitalean parte hartzen dugu, enpresaren jabe gara eta erabaki-organoetako kide gara. Gainera, enpresaren ardatz nagusietan aktiboki parte hartzen dugu: kudeaketan, erabakietan eta emaitzetan.

ESK politika deskargatu (PDFa)

Jokabide-Kodea deskargatu (PDFa)

Jasangarritasunaren urteko txostena (PDFa)

Gizarte Erantzukizuna Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria (PDFa)

  • Gasen beira-arasekin lanean ari diren zientzialariak
  • Burdinolak diseinatutako idazmahaietan lanean dagoen emakumea

Konpromiso eta jardunbide arduratsuak

Ezarritako printzipioak betetzeko asmoz, Burdinola Kooperatibak estrategikotzat hartutako ardatzetan konpromiso hauek gauzatzen ditu:

Esku baten ikonoa bihotz batekin

Bezeroak

  • Harreman iraunkorrak ezartzea eta balioa ematea
  • Etorkizuneko beharrak eta lankidetza-aukerak identifikatzeko bideak ezartzea
  • Laborategi arloan inpaktu handiko produktuak eta zerbitzuak garatzen laguntzea
  • Informazioa arduraz erabiltzea, isilpekotasuna bermatuz
Munduko bolaren ikonoa: bi lagun elkarri eskua ematen

Bazkide langileak

  • Kooperatibaren estatutuak eta barne-araudia betetzen direla bermatzea
  • Gardentasun informatiboa
  • Bazkideen eskubideak erabiltzeko ezagutza erraztea
  • Informazioa aldizka argitaratzea
Poloetako hartz baten ikonoa

Ingurumena

  • Ingurumen politikan ezarritako konpromisoak aplikatzea, hala nola legeria betetzea, kutsadura saihestea eta ingurumena hobetzea.
  • Ekodiseinuaren ildoaren araberako produktuak garatzea, haien bizi-zikloan ingurumen-inpaktua murrizteko.
Munduko bolaren ikonoa: bi lagun elkarri eskua ematen

Hornitzaileak

  • Erosketa-politika arduratsua definitzea eta aplikatzea, informazioaren gardentasuna eta lan-eskubideak hornidura-kate osoan bermatuz.
  • Sozialki arduratsuak diren produktuen erosketa sustatzea
Balantza baten ikonoa

Legez kanpoko jokabideak

  • Kooperatibaren barruko arau eta politiken aurkakoak diren eta Burdinola Kooperatibaren irudia, ondarea edo ospea kaltetu dezaketen jokabideak saihestea.

Garapen Jasangarriko Helburuak

GJHak Burdinolaren negozio estrategiaren zati gisa

Burdinolan, enpresek helburu unibertsalak lortzeko jokatzen dugun funtsezko eginkizunaren jakinean, GJH eta EGE gure estrategia korporatiboan txertatu ditugu. Gaur egun, Burdinolatik, dagoeneko ezarrita dauden ekintza jakin batzuekin, modu aktiboan laguntzen dugu GJH horiek lortzen:

  • 3. Osasuna eta ongizatea
  • 5. Genero-berdintasuna
  • 8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
  • 13. Ingurumenaren aldeko ekintza
  • 15. Lehorreko ekosistemen bizitza


Burdinolan argi daukagu asmoa epe luzerako helburu soila baino gehiago dela, enpresaren kulturaren eta estrategiaren parte izan behar baitu, benetan sendoa, bereizgarria eta inspiratzailea izan dadin. Beraz, gure gizarte eraginaren kudeaketa hobetzeko egoera ezin hobea dugu aurrean. 2030. helburuan aukera paregabea ikusten dugu Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko.

Garapen jasangarriaren helburuetarako piktograma guztien irudia

Berdintasun Plana

Burdinolan berdintasun-batzorde bat dugu, gure berdintasun-plana lortzen eta abian jartzen dela zaintzeko. Horrela,diagnostikoarekin hasitako prozesuaren jarraipena bermatzen da, kanpoko aholkulari batzuek eginda, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko.

  • Emakumeen eta gizonen arteko oreka bilatzen dugu enpresa osatzen duten egitura ezberdinetan, presentzian, ordezkaritzan eta erabakitzeko egituretan.
  • Enpresaren kudeaketan berdintasuna zeharka txertatzen dugu.
  • Berdintasunean erreferenteak gara, bai sektoreko enpresei, bai inguruko enpresei begira ere.

Descargar Compromiso Igualdad (PDFa)

Emakume zientzialaria burdinolako gasen beira-arasetan lanean